XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nazioneako besta
Sanperen egin dute besta bat handia;
Deklaratzera noha, guziek guardia,
Jaun erretorak ditu oro gomitatu;
Nazioneako besta dute ohoratu
.

Atso zahar batzuek, ongi apaindurik,
Plazara bildu dira, elgar aditurik,
Ikusi dutenean han etzela deusik,
Ostatura gan ziren, bihotzak ilunik.

Ostatuan sartzean etxeko jaunari
Atsoek erran diote: Hots fite, Bettiri!
Gaur besta handi dugu: iguzu jatera;
Joan behar dugu gero guziek plazara

Bazkaiteko denboran batak bertzeari
Oihu egiten zuten: Hire graziari!
Biba nazionea! zioten gogotik,
Gaztetan ez dun orai gu bezalakorik
.

Bazkaldu direnean atso gaztetuak
Kontrapasetan dire hasi zorotuak:
Hots, begira huts-egin, zioten atsoek,
Jostatu behar dugu gaur hemen guziek
.

Dantzatu direnean, arbaso zaharrak
Kanporat ilki dira, husturik sakelak;
Plazan arribatzean, bisaiak gorririk,
Mundu guzia zagon irriz zabaldurik.

Jaun erretora berriz leihorat etorri
Handik konplimenduka zitzaioten hasi:
Hots ene haurrak, orai dantza zaitezte,
Ni ere zuiekilan abia nindaite

Atsoek errepusta jaun erretorari:
Zu beharko zaitugu ororen gidari!
Emaiten da trunkoa aintzin-gidaritzat,
Atso zahar guzien gobernatzaletzat.

Hasi zenean beraz trunkoa dantzatzen,
Gure atso guziak irriz eman ziren,
Bere esku zimurrak emanik hanketan,
Oro begira zauden besta handi hartan.

Gure atso gaizoak ez ziren unatzen
Bere artzainarekin oro kontent ziren:
Ordean heien senar gaixoek etxean
Tupina hutsa zuten batu iluntzean.

Giza-gaizoak ziren plazarat etorri
Bere emazten bila, zoroak iduri...
Jaun erretorak hori ikusi orduko,
Oihu egin zioten baken egiteko:
.

Zuk Joanes, edazazu; zuk ere Domingo,
Ene eskuetarik zenbait arno trago!
Biba nazionea! egizu zuk Pello!
Egun hasarretzeak deus ez du balio
.

Gizon eta emazte, dugun orok edan,
Basoa trinkaturik umore onean,
Zoazte elgarrekin guziak bakean.
Besta akabatu zen hola arratsean.